2013/14
ikasturtetik aurrera DBH 3an egiten den eskolaz kanpoko jarduera
da. Elgoibar Ikastolak 1996. urteaz geroztik Liverpoolen kokatzen den
Litherland High Schoolekin mantentzen duen harreman bati jarraituz egiten da,
eta taldean burutzen den ekintza bada ere, helburu nagusia ingeles familia
batekin elkartrukea egitea da. Ikasleek
jarduera hau bi zatitan burutzen dute.
Zati horietako bat Liverpoolen burutzen den
egonaldia da, Litherland High School ikastetxeko familietan, eskola-orduetan
ikastetxean bertan egonik. Horrek guztiak bermatzen baitu, azken finean, ingeles kulturan murgilpen-esperientzia osoa
izatea.
Elkartrukeak,
honako esperientzia hauek eskaintzen ditu:
·
Ikasleek atzerriko hizkuntza
eguneroko egoera errealean, zuzenean, erabiltzeko aukera.
·
Kulturartekotasun-esperientzia bat
bizitzeko aukera.
· Elkartrukeko ikasle-kideekin
elkarlan- esperientzia izateko aukera. Nola?
programarekin batera garatzen den proiektuari esker. Noiz?
elkartrukearen aurretik, bitartean eta ondoren,
subentziorako aurkeztu beharreko lana egiterakoan, subentzioa eskatzeko
aukera dagoenean behintzat.
Elkartrukeak
berarekin behar ditu:
·
Ikasleen eta irakasleen arteko
lan-saioak, proiektua garatzen joateko.
·
Elkartutako ikastetxearen ezagutza
emateko eskola-jardunak.
·
Bisitatzen den herrialdea
ezagutzen lagunduko duten irtenaldiak/ibilaldiak.
·
Familiarteko giroa bizitzeko
guneak/momentuak.
·
Bidaiatzen duten ikasleentzako
aisialdi-denbora.
Amaitzeko, jardun
honen helburu pedagogikoak honako hauek dira:
·
Ikastolan ikasitako ingelesa
egoera erreal batean praktikan jartzea.
·
Ingelesez aritzeko konfiantza hartzea.
·
Entzutezko ulermena lantzea.
·
Kultura eta bizimodu desberdin bat
ezagutzea.
Elkartrukea eskolaz kanpoko jardueratzat hartzen da ondorengo arrazoi
hauengatik:
·
Batetik, bere helburuak
kurrikulumak jasotzen dituen oinarrizko helburuen osagarriak izan eta horiek
gainditzen dituztelako.
· Bestetik, derrigorrezko jardunaren
eremua nabarmenki gainditzen duelako, izan dezakeen kostuarengatik eta eskola
garaian eskatuko lukeen ordu kopuruarengatik.
Ikasleek ondorengo baldintzak bete behar dituzte, jardun honetan parte
hartu ahal izateko:
ELKARTRUKEAN PARTE HARTZEKO BALDINTZAK:
- Irteerako
erreserba egin aurreko 12 hilabeteetan Ikastetxeko bizikidetzaren aurkako
jokabiderik ez izatea.
- Esleitzen zaion ikaslea etxean
hartzea.
Elkartruke-programan parte
hartzeko lehentasun irizpideak:
Eskabidea
Litherlandek ezarritako ikasle kopurua baino handiagoa bada, ondorengo
lehentasun irizpidea aplikatuko da:
1.- Irteerako erreserba egin aurreko 12 hilabeteetan portaerarekiko
inolako adierazpenik ez dutenek lehentasuna izango dute, eta ondoren,
adierazpen kopuruaren arabera ordenatuko dira(ordena:0,1,2…).
2.- DBHko batez besteko nota akademikoa hartuko da kontuan. Zerrenda notaren arabera osatuko da.
2.- DBHko batez besteko nota akademikoa hartuko da kontuan. Zerrenda notaren arabera osatuko da.
3.-
Hori aplikaturik berdintasunik balego zozketara joko da. Zozketa guraso
ordezkarien aurrean egingo da.
Parte-hartzaile
taldearen artean handik datozen ikasleak hartzeko adina familia ez dagoenean,
DBH 3ko gainontzeko familiei eskainiko zaie etxean ingeles ikasle bat hartzeko
aukera. Eta hauen artean boluntariorik ez balego DBH 2ko familiei luzatuko
litzaieke aukera. Horren komunikazioa familia
guztiei zabalduko zaie. Ikasle horiek hartzeko prest dauden familien artean
zozketa egingo da, gelako guraso ordezkarien aurrean.
Boluntarioek
ez dute hurrengo ikasturtean lehentasunik izango elkartrukean parte hartzeko.
Marco del intercambio con Litherland High School
Marco del intercambio con Litherland High School